Gizartea -

TRAFIKO ALDAKETAK

Uztailaren 2an eta 3an Donostiako hainbat kale sei orduz itxiko dituzte, Tourragatik

Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du egun horietan. Gainera, uztailaren 1etik Zurriola hiribidea, Sagues eta Pasealeku Berria itxiko dituzte.

Frantziako Tourreko garaikurra, Donostian
Frantziako Tourreko garaikurra, Donostian
Frantziako Tourreko garaikurra, Donostian

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Tourraren 110. ekitaldiaren bigarren etapa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da eta hirugarrena Amorebieta-Etxanon hasiko bada ere Donostiatik igaroko da Iparraldera abiatu aurretik. Hori guztia dela eta, Donostiako trafikoan aldaketa garrantzitsuak izango dira egun horietan.

Uztailaren 2an eta 3an Donostiako gune batzuk sei ordu eta erdiz itxiko dituzte.

Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du egun horietan, nahiz eta horien ibilbide eta ordutegi batzuk aldatu egingo diren.

Uztailak 1, larunbata

Uztailaren 1ean Zurriola hiribidea itxiko dute 20:00etan, hurrengo eguneko helmugako arkua eta podiuma muntatzeko. Sagues eta Pasealeku Berria bi ordu lehenago, 18:00etan, itxiko dituzte eta uztailaren 2an, 23:00etan, irekiko dituzte berriz.

Uztailak 2, igandea

Frantziako Tourreko pelotoia 16:57 inguruan sartuko da lasterketa Donostian, Pasaia aldetik. Ibilbidea honakoa izango da: Buenavista etorbidea - Pasaiako portuko zeharbidea - Jose Elosegi alkatearen etorbidea - Ategorrieta - Nafarroa hiribidea - Zurriola hiribidea. Tarte hori 12:00etatik 18:30era itxita egongo da, gutxi gorabehera. Horiez gain, Argentinako Errepublika, Boulevard, Miramar eta Askatasunaren hiribidea ere itxi egingo dituzte.

2. etaparen amaiera Donostian

Uztailak 3, astelehena

Hirugarren etapan, txirrindulariek hiria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko dute. Lasterketa Oriotik barrena sartuko da Igeldora, eta Antiguatik, Erdialdetik eta Grosetik igaro ondoren, Pasaiatik irtengo da. Ibilbidea honakoa izango da: Aita Orkolaga - Cristobal Balenziaga - Igeldo pasealekua - Iruña - Zumalakarregi - Satrustegi - Kontxa - Zubieta - Easo - Askatasunaren hiribidea -Hernani - Bulebarra - Erregina Erregeordea - Zurriola hiribidea - Nafarroa hiribidea - Ategorrieta - Jose Elosegi alkatearen hiribidea - Pasaiako portuko zeharbidea - Buenavista etorbidea. Gutxi gorabehera, 10:30etik 17:00ak arte izango dira horiek itxita, Igeldon izan ezik.

Halaber, beste gune batzuk ere itxiko dituzte:

Altza - Herrera: Altza pasealekuko biribilgunea - Herrera pasealekua - Peruenekalea.

Bidebieta: Nornahi plazako biribilgunea

Intxaurrondo: Zubiaurre biribilgunea - Txaparrene eta Mons pasealekua(Zubiaurre alderako desbideraketa)

Gros: Euskadi plaza eta Jaialai - Ategorrieta

Erdialdea: Foru pasealekua - San Martin

Antigua: Europa plazako eta Pio Barojako biribilguneak - Mikelete pasealekua.

Igeldo

Baimenik ez duten ibilgailuek ezingo dute Igeldon sartu, uztailaren 2ko 10:00etatik aurrera. Hala ere, bizilagunek, kanpineko bezeroek eta inguruko hotel eta jatetxeetan erreserba egina dutenek pasatzeko baimena izango dute uztailaren 3ko 10:30ak arte. Ordu horretatik aurrera erabat itxita egongo da ibilgailuentzat.

Trafikoan eta garraioan eragina ibilbide osoan

Tourra Euskal Herritik igaroko den egunetan asko izango dira trafikoan eragingo dituen mozketa eta murrizketak. Ibilgailu pribatuan nahiz garraio publikoan zirkulatzeko orduan, kontutan izan beharko da lasterketa igaro aurretik eta ondoren itxita egongo direla, txandaka, errepide zati asko. 

Frantziako Tourrak osatutako dokumentu honetan, etapaz etapako errutometroan zehaztuta dago ibilbide bakoitzak zeharkatuko dituen errepideak, moztuko diren puntuak eta bide zati horien itxiera-irekiera orduak

Era berean, eta halabeharrez, garraio publikoko lineatan eragina izango du lasterketak, etenak, edo geraleku eta ordutegi aldaketak. Hemen kontsultatu daitezke Lurraldebusen lineatan izango diren aldaketak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Kirolak gaur Gizartea Frantziako Tourra Donostia Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko aireportua albisteak