Gizartea -

Trafikoa

Bukatu dira N-1 errepidean kamioi baten matxuragatik goizeko lehen orduan sortutako auto ilarak

Lasarterako noranzkoan gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik. Horrek trafikoa zaildu du Andoain parean.

3 kilometroko ilarak sortu dira N-1 errepidean, Andoainen. Argazkia: EITB Media
3 kilometroko ilarak sortu dira N-1 errepidean, Andoainen
3 kilometroko ilarak sortu dira N-1 errepidean, Andoainen. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek goizeko lehen orduan izandako matxurak auto ilara luzeak eragin ditu N-1 errepidean, Andoain parean eta Lasarterako noranzkoan. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 07:00ak aldera gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik, eta ondorioz errei bat itxi behar izan dute.

Lau kilometrorainoko ilarak sortu dira uneren batean, baina 10:00etarako garbi zegoen errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Lasarte-Oria Andoain bideoak Gaurko azken ordukoa N-1