Gizartea -
Istripua Nafarroan
65 urteko emakume bat larri zauritu da Iruñean, autobus baten aurka aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra Taxoare kalean gertatu da, eta gidariak saihets-hezurrak hautsi ditu.
Agentziak | EITB Media
65 urteko emakumezko gidari batek zauri larriak izan ditu Iruñeko Taxoare kalean hiri-garraioko autobus baten aurka aurrez aurre talka egin ostean.
Ezbeharra gaur gertatu da, eta gidariak saihets-hezurrak hautsi ditu, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Bestalde, inplikatutako ibilgailuetako gidariek negatibo eman dute alkoholemia proban.
Udaltzainek gaur artatu dituzten bederatzi trafiko-istripuetako bat izan da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea