Gizartea -

Hondarribia (Gipuzkoa)

65 urteko errenteriar bat bilatzen ari dira Jaizkibelen

Desagertua goizeko lehen orduan Jaizkibelera joan da ibilbide bat egiteko, baina ez da etxera itzuli aurreikusitako orduan, eta ezin izan dute telefonoz harekin harremanetan jarri.

Bilaketa dispositiboko kideak Jaizkibelen. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa dispositiboko kideak Jaizkibelen.
Bilaketa dispositiboko kideak Jaizkibelen. Argazkia: SOS Deiak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek desagertutako gizonezko bat bilatzeko dispositibo bat jarri dute martxan gaur azken orduan Jaizkibelen, Hondarribian (Gipuzkoa).

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Errenterian bizi den 65 urteko gizonezko bat desagertu da. Senideek adierazi dutenez, goizeko lehen orduan Jaizkibelera joan da txango bat egitera, baina ez da etxera itzuli aurreikusitako orduan,eta ezin izan dira telefonoz harekin harremanetan jarri.

Abisua jaso ondoren, 20:00ak aldera, Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatutako bilaketa dispositibo bat abiatu dute eremuan. Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruilak, Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta helikoptero bat bertaratu dira, eta baita Babes Zibileko, Gurutze Gorriko, DYAko eta Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko kideak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Desagertutako pertsonak