Gizartea -

Ikastolak

Koldo Tellituk Ikastolen Elkarteko presidente izateari utziko dio, 14 urteren ostean

"Merezitako agurra" emango diote gaur federazioaren batzar nagusiaren aurretik.

Tellitu, artxiboko argazki batean. EFE
Tellitu, artxiboko argazki batean.
Tellitu, artxiboko argazki batean. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Tellituk, azken 14 urteotan Ikastolen Elkarteko presidente izan denak, kargua utziko du aurki, eta federazioak "merezitako agurra" emango dio gaur, ostegunarekin, batzar nagusiaren aurretik antolatutako ekitaldi batean. 

Elkarteak ohar baten bidez azaldu duenez, agur ekitaldia 18:00etan egingo dute, Hernanin. Urteko batzar nagusia du federazioak, eta hitzordua baliatu nahi dute Tellitu agurtzeko. Elkarteak astelehenean iragarriko du nork hartuko duen Tellituren kargua.

EAEko Hezkuntza lege berria onartu aurretik utziko du Tellituk kargua, atzo Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean izan ostean. Ikastolen Elkarteko presidentearen azken ekitaldi publikoa izan zen. Astelehenetik, lege-proiektuari ekarpenak egiteko Hezkuntza arloko 40 erakunde, aditu eta eragileren agerraldiak egiten ari dira bertan, eta atzo sindikatuen eta itunpeko ikastetxeen txanda izan zen.

Ikastolen Elkartearen iritziz, Jokin Bildarratzen Sailak atondutako proiektua ''balekoa'' da, baina zehaztasuna falta zaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024