Gizartea -
Arrantza
Antxoaren kanpaina berriak aurrekoan hartutakoa 4 aldiz gaindituko du
Harrapaketa kopuru onargarria 20.000 eta 23.000 tonaren artean egon liteke; azken kanpainan 6.560 tona harrapatu dituzte.
Erredazkioa
Antxoaren kanpaina berriak aurrekoan hartutakoa 4 aldiz gaindi lezake Bizkaiko Golkoan: harrapaketa kopuru onargarria 20.000 eta 23.000 tonaren artean egon liteke, eta azken kanpainan 6.560 tona harrapatu dituzte. Antxoa biomasa 70.000 tona ingurukoa da, Jon Azkue Eusko Jaurlaritzaren Arrantzaren Sailburuordeak aurkeztutako behin behineko ikerketa zientifikoek adierazten dutenez.
Aipatutako datuak ondorioztatu dituen ikerketak BIOMAN 2012 du izena. Rogelio Pozo AZTI-Tecnaliaren zuzendari orokorrak Donostian eman du emaitzen berri, Arrantzaren Sailburuordearekin batera.
Euskal portuetara heldu den antxoaren batez besteko prezioa 2,22 eurokoa izan da, eta, ondorioz, lonjan egin den salmentaren prezioa 14.585.000 eurotik gorakoa izan da, Jon Azkueren esanetan.