Gizartea -
Galdeketa
Lau euskal herritarretatik hiruk ez dutela umerik izango diote
Euskal herritarren %77k azaldu dutenez, ez dute ondorengorik izango etorkizunean. Gehiengoak uste du gaur egun haur bat heztea askoz ere zailagoa dela.
Erredakzioa
Euskal herritarren %77k azaldu dutenez ez dute etorkizunean ondorengorik izango, azken hamaika urteotan nabarmen igo da ehuneko hori.
Asteazken honetan Victor Urrutiak emandako prentsaurreko batean jakinarazi du Euskadiko datu hori, 1.000 elkarrizketa baino gehiago izan ostean, ekainaren 19an eta 20an.
Euskal herritarren %77k azaldu dutenez ez dute ondorengorik izango etorkizunean. Gehiengoak uste du gaur egun haur bat heztea askoz ere zailagoa dela.
Iritzi aldaketa honen arrazoi nagusien artean, %55ek uste dute haurrak heztea askoz ere zailagoa dela gaur egun, eta %72k ahalegin ekonomiko handiagoa eskatzen duela adierazi dute.
Euskal herritarren %96k familia oso garrantzitsutzat du, denbora libreari (%93) ematen zaion garrantzia baino gehiago. %92k lagunei ematen diete garrantzia eta %91ak lanari. Erlijioa (%33) eta politika (%30) oso azpian daude zerrendan.