Gizartea -
Nafarroa
67 urteko gizon bat hil da Berroetan aldamio batetik behera jausita
Semeetako baten etxeko fatxadan lanak egiten ari zen Gartzaingo (Baztan) bizilaguna da zendutakoa.
EITB Media
67 urteko gizonezko bat hil da gaur Berroetan (Nafarroa), semeetako baten etxeko fatxadan lanean ari zela aldamiotik behera jausita, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
"Etxeko istripua" —hala jo du Foruzaingoak berak— 09:00ak aldera jazo da, Baztango udalerri horretako Nagusia kalean. Hildakoa Gartzaingo (Baztan) herriko bizilaguna zen, eta semeari konponketa lanekin laguntzen ari zen, ezbeharra izan duenean.
Iruñeko eta Elizondoko agenteak bertaratu dira, baita osasun zerbitzuak ere, baina haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea