Gizartea -

Gertaera

Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Gorpua larunbat honetako 10:20ak aldera aurkitu dute, Atxuri parean. Larrialdi zerbitzuek uretatik atera dute gorpua, eta bertaratutako auzitegi-medikuak horren heriotza egiaztatu du.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Atxuri parean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gorpua larunbat honetako 10:20ak aldera aurkitu dute. Larrialdi zerbitzuek uretatik atera dute gorpua, eta bertaratutako auzitegi-medikuak horren heriotza egiaztatu du.

Bilboko Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute gorpua, heriotzaren nondik norakoak argituko dituen autopsia egin diezaioten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Itotzeak