Gizartea -

La Seu d'Urgell, Lleida

ERCko kontseilari ohi bat atxilotuta, tabako-trafikoa delitua egotzita

Gainera, beste sei pertsona atxilotu dituzte, tartean Guardia Zibileko ofizialorde den gizonezko bat. Operazioa Andorratik ekarritako tabakoa eta horren banaketaren kontra egin du Poliziak.

ERCko kontseilari ohi bat atxilotuta, tabako-trafikoa delitua egotzita. Irudia: EFE
ERCko kontseilari ohi bat atxilotuta, tabako-trafikoa delitua egotzita
ERCko kontseilari ohi bat atxilotuta, tabako-trafikoa delitua egotzita. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadrako Mossoek Jordi Ausas ERCko kontseilari ohia atxilotu dute Andorratik tabakoa ustez ekarri eta banaketa egiten zuen talde baten kontrako operazio batean; bertan tartean Guardia Zibileko ofizialorde bat ere eraman dute preso.

Poliziatik jakinarazi dutenez, Ausas La Seu d’Urgellen (Lleida) atzeman dute sare horretan egiteko garrantzitsu bat duelakoan eta Lleidako Fiskaltzak kontrabandoa egitea eta gaizkile talde baten kide izatea egotzi diote.

Polizia-operazioak zabalik jarraitzen du eta, momentura arte, zazpi pertsona atxilotu dituzte; besteak beste duela zenbait hilabete bajan zegoen Guardia Zibileko ofizialorde bat. Bajan zegoenez, ez zeukan sekretupeko informazioa erabiltzeko aukera, aipatu iturrien arabera.

Jordi Ausas kontseilari izan zen azken hiruko gobernuan, 2008 eta 2010 artean, eta La Seu d’Urgelleko alkate ere izatera heldu zen eta, Poliziaren esanetan, zeregin garrantzitsua zuen talde barruan, lotura zuzena baitzuen tabakoaren harrera, bilketa eta banaketa lanekin.

Ausasez aparte, Marta D.G., 47 urtekoa; Julian G.M., 55 urtekoa; Jose Feliz T.A., 31 urtekoa; Antonio R.E., 52 urtekoa; Maria Dolores P.M., 55 urtekoa eta Maria Teresa F.G., 28 urtekoa, atxilotu dituzte. Azkenekoa izan ezik, beste guztiak La Seu d’Urgellekoak dira; azken atxilotua ordea, arabarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea