Gizartea -

Telekomunikazioak

Telefonia mugikorra bere historiako galera haundienetan sartu da

Sektoreak 725.000 linea galdu ditu urteko azken lau hilabeteetan. Azken igoera, urtarrilean izan zuen, 163.000 lineekin.

Krisiaren eragina telefonia mugikorrera ere iritsi da. Argazkia: EITB
Krisiaren eragina telefonia mugikorrera ere iritsi da. Argazkia: EITB
Krisiaren eragina telefonia mugikorrera ere iritsi da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiaren eraginak sakelako telefonoetara ere iritis dira. Telekomunikazioen Merkatuen Batzordeko azken txostenaren arabera, apirilean izan zen jeitsierarik nabarmenena, eta maiatzean zertxobait baretu bazen ere, ia 255.000koa izan zen. Guztira, azken lau hilabeteetan, sektoreak bere atzeraldirik haundiena ezagutu du, 725.000 linea gutxiagorekin.

Maiatzean galdutakoen artean, 190.000 linea aurre-ordaindutakoak ziren eta 76.000 datacard-ak (eramangarrientzako modem-konexioa) izan ziren. Aldiz, kontratuz eginiko lineak 12.000 erabiltzaile berrietan igo zen.

Telefonia finkoak berriz, maiatzean ia 49.000 linea galdu zituen. Hauetatik ia 40.000 enpresei zegozkienak. Guztira, azken hilabeteetan, 175.000 linea galdu ditu.

Telefonia mugikorreko konpainien artean, Yoigo-k jasan du jeitsierarik gogorrena: 7.000 linea soilik izan arren, orain arteko goranzko joera hautsi duelako. Moviestarrek maiatzean 204.000 linea galdu zituen eta guztira, aurten, 1.155.000 linea galdu ditu. Vodafone berriz, 345.000 linea gutxiagorekin geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea