Gizartea -
Eguraldi iragarpena
Igandea, freskoagoa, eta zaparrada trumoitsu arriskuarekin arratsaldean
Prezipitazio eta ekaitz arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da igande honetako 14:00etatik asteleheneko 21:00ak arte. Tenperatura ez da 25º-tik pasako kostaldean, eta 30º-tik behera geldituko da barnealdean.
EITB Media
Euskal Herriko zerua hodeitsu egongo da igande honetan, eta zaparradak botako ditu egunaren bigarren partean. Zaparradak handiak izan daitezke eta txingorra ere bota dezake. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta haizea aldakor eta ahul ibiliko da, bolada gogorrekin edo oso gogorrekin, batez ere ekaitz-guneetan.
Prezipitazio eta ekaitz arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da igande honetako 14:00etatik asteleheneko 21:00ak arte. Tenperatura ez da 25º-tik pasako kostaldean, eta 30º-tik behera geldituko da barnealdean. Ordubetean 15 litro baino gehiago bota ditzake hainbat tokitan. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta txingorra ere bota dezake. Haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak aurreikusten dira. Ipar Euskal Herrian ekaitz-arriskuagatiko abisu horia 15:00etatik gauerdira egongo da indarrean.
Tenperatura minimoak 15 eta 19 gradu artean geratuko dira eta maximoak 23-25 inguruan kostaldean, eta 25-30 bitartean hegoaldean.
Larunbat arratsalde honetan iragarpena bete da eta zaparrada mardulak izan dira, leku askotan trumoitsuak. Arkautin 12,1 litro kubiko pilatu dira 10 minutuan, 7 Andoainen eta 6,8 Ordunten. Gainera, 112 km/h-ko haize-boladak izan dira Oizen, 97,7 km/h-koak Paganosen eta 87,8koak Arkautin.