Gizartea -

Desagertua

Ostegunetik desagertuta dagoen 64 urteko gizonezko baten bila ari dira Donostian, Ulia inguruetan

1,70 metro luze da, argala, ile beltza du, ile urdin batzuk baditu ere, eta betaurrekoak, praka luze urdin ilunak, koadro urdinak eta berdeak dituen alkandora, jaka urdina eta sandaliak zeramatzan jantzita, eta gerriko poltsa bat ere bazeraman.

Gurutze Gorriko kideak, bilaketan. @CruzRojaGip
Gurutze Gorriko kideak, bilaketan. @CruzRojaGip
Gurutze Gorriko kideak, bilaketan. @CruzRojaGip

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuak 64 urteko gizonezko baten bila ari dira Donostiako Ulia mendiaren inguruetan, ostegunean haren familiak falta zela ohartarazi ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Gauerdian jarri da martxan hura bilatzeko dispositiboa. Gizonaren familiak SOS Deiak 112ra deitu zuen ostegun gauean, gizona paseo bat ematera irten zela eta etxera itzuli ez zela esanez. Ulia mendi ingurura sarri joaten dela-eta, han hasi ziren haren bila. 

Desagertutako gizona 1,70 metro luze da, argala, ile beltza du, ile urdin batzuk baditu ere, eta betaurrekoak, praka luze urdin ilunak, hondo zuria eta koadro urdinak eta berdeak dituen alkandora, jaka urdina eta sandaliak zeramatzan jantzita, eta gerriko poltsa bat ere bazeraman. Alzheimerra du. 

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari bat ari da bilaketa koordinatzen, eta Ertzaintzako herritarren babeseko patruilak eta Txakur Unitatea, Elorrioko Laguntza Txakurren Taldea, Udaltzaingoa, suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta DYA ere mobilizatu dituzte.

Desagertua aurkitzen laguntzeko informaziorik izanez gero, SOS Deiak 112 larrialdietako telefonora deitzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur