Gizartea -
Trafiko istripua
Txirrindulari bat larri zauritu da Arangurenen auto baten kontra jota
Istripua 11:20an gertatu da, NA-2310 errepideko (Aranguren Ibarra) 8,8. kilometroan. Txirrindulariak, 47 urteko emakumeak, ibilgailu bat jo du; anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Agentziak | EITB Media
Sarrigurengo 47 urteko emakume bat larri zauritu da Aranguren Ibarrean, bizikletan zihoala ibilgailu baten aurka talka egin ostean.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:20an gertatu da, NA-2310 errepideko (Aranguren Ibarra) 8,8. kilometroan, txirrindulariak autoaren kontra jo du.
Emakumea larri zauritu da eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, mediku talde batek artatu ostean.
Foruzaingoaren Atestatu talde batek bideratu du epaitegirako txostena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea