Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: 'Aita Mari' Salernora bidean, Ertzaintzaren mahaiaren bilera eta musukoen amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Aita Mari, Salernora bidean: Italiako agintariek ez diote Aita Mari euskal erreskate ontziari igande goizera arte porturatzen utziko. Gainera, erreskatea egin eta Salernoko portua eman diete, beste batzuk askoz hurbilago egon arren. Beraz, erreskatatutako 172 pertsonekin hiru egun baino gehiago eman beharko dituzte itsasoan.
- Ertzaintzaren mahaiaren bilera: Ertzaintzako sindikatu nagusiak Segurtasun Sailarekin bilduko dira, azken proposamena mahai gainean dutela, Ertzaintzaren negoziazio mahaiaren bileran, Segurtasun Sailak lan-baldintzak hobetzeko egindako 37 neurriko proposamena aztertzeko, besteak beste. Hala ere, sindikatuek baztertu egin dute Eusko Jaurlaritzaren proposamena, berritasunik ez duela iritzita.
- Musukoen amaiera? Jose Miñones Osasun ministroak Espainiako Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseilura deitu ditu erkidegoetako kontseilariak. Besteak beste, musukoak osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan kentzeko aukerari buruz eztabaidatuko dute 17:00etan hasiko den bileran.