Gizartea -

Bizkaia

Moto-gidari bat larri eraman dute helikopteroz, Ibarrangelun auto baten kontra talka egin ostean

11:00ak inguruan izan da istripua, motoak eta autoak talka egin dute aurrez aurre, Antzora auzoaren parean, Laga eta Laida hondartzen tartean. Errepidea itxita egon da ia bi orduz.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moto-gidari bat larri zauritu da gaur BI-3234 errepidean, Ibarranagelun, auto baten kontra jota eta Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute Galdakaoko ospitalera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

11:00ak inguruan izan da istripua, Honda motoak eta Volkwagen Passat autoak talka egin dute aurrez aurre, Antzora auzoaren parean, Laga eta Laida hondartzen tartean.

Istripuaren ondorioz errepidea erabat itxi behar izan dute zauritutako motozalea artatzen zuten bitatrean. Azkenean helikopteroz eraman dute hura ospitalera. Errepidea 12:45ean zabaldu da berriro, istripua izan duten ibilgailuak erretiratu direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak