Gizartea -

Trafikoa

A-8 autobidean matxuratutako kamioi batek kilometrotako ilarak sortu ditu Basauri parean, Bilborako noranzkoan

Max Center eta Artatza aldean ere trafiko handia izan da lehen orduan.

Trafiko-kamerek gaur goizean hartutako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV
Trafiko-kamerek gaur goizean hartutako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV
Trafiko-kamerek gaur goizean hartutako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Basaurin matxuratutako kamioi batek hiru kilometroko auto-ilarak sortu ditu Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

A-8an gertatu da, Malmasingo tunelaren parean, 112. kilometro-puntuan. Matxuraren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute puntu horretan, baina berriro ireki dute ia bi ordu geroago.

Bestalde, trafiko handia izan da errepide berean, baita Max Center eta Artatza aldean ere, goizeko lehen orduan gertatu ohi den bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Basauri Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak AP8