Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Astea eguzkiarekin eta tenperaturen igoerarekin hasiko da

Eguna tarte hodeitsu batzuekin hasi daiteke, baina eguna aurrera joan ahala desagertzeko joera hartuko dute, oskarbi geratu arte.

Kontxako hondartza. Artxiboko argazkia. Efe
Kontxako hondartza. Artxiboko argazkia. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia gainean kokatuko den antizikloi batekin hasiko da astea, eta eguraldi eguzkitsua eta tenperatuak igotzea ekarriko du horrek. Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) azaldu duenez, hobekuntza hori penintsularen hegoaldean eta Kanariar Uharteetan nabarituko da gehien, eta hamar probintzia alertan jarriko dituzte.

EAEn, gaueko tenperaturek aldaketarik gabe edo jaitsiera txikiekin jarraituko dute, eta egunean zehar gora egingo dute. Haizeak ahul joko du eguneko lehen orduetan, hego eta hego-ekialdeko ukituarekin, baina egunak aurrera egin ahala ipar-ekialdeko norabidea hartuko du, noizbehinka tarte indartsuekin, batez ere Araban.

Nafarroako iparraldean, tarte hodeitsuak egongo dira, baina hauek ere desagertzeko joera hartuko dute. Gainerakoan, zerua oskarbi mantenduko da. Tenperatura minimoak aldaketarik gabe mantenduko dira, eta maximoek gorantz egingo dute. Iparraldeko ukituko haizea izango da, ahul edo moderatua.

Estatuan, Kanariar Uharteak, Andaluzia eta Extremadura alertan izango dira gaur, tenperatura altuak direla eta. Gomeran, Hierron, eta Kanaria Handian 39 gradura arteko tenperatura izatera hel daitezke, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) bere webgunean azaldu duenaren arabera.

Asteartean ere eguraldi eguzkitsua eta udako tenperatura espero dira. Goizean goiz lanbro apur bat sor daiteke, baina gainontzeko orduetan zerua oskarbi egongo da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, goizean indar barik eta arratsaldean biziago. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta barnealdean udakoak izango dira, 30 ºC ingurukoak. Kostaldeko tenperatura maximoak 25 ºC-ren bueltan izango dira.

Asteazkenean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizean eta arratsaldearen hasieran, beraz, giroa eguzkitsua izango da; tenperatura igoko da eta maximo altuak izango dira barnealdean, 30 ºC-tik gorakoak, kostaldean apur bat freskoagoak iparraldeko haizeari esker. Egunaren bigarren partean kostaldean lanbroa eta behe-lainoa ager daitezke eta egunaren amaieran hodei horiek barnealderaino hedatzeko aukera dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea