Gizartea -

Atxiloketak

30 pertsona atxilotuta 120 milioi hidrokarburotan iruzurtzeagatik

Nafarroan hiru atxilotu dituzte, bi Iruñean eta bat Altsasuan. BEZ-a ordaindu gabe, hidrokarburo kantitate haundiak erostea eta hauekin salerosketak egitea leporatu zaie besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak, Zerga Agentziak eta Nafarroako Foru Ogasunak , antolatutako bi talde kriminal desegin dituzte, hidrokarburotan 120 milioi euro iruzurtzeagatik. Guztira, 30 izan dira atxilotuak 15 probintzietan, horietako bi Iruñean eta bat Altsasuan.

Bi taldeek, gasoil eta gasolinaren kantitate haundiak erosten zituzten BEZ-a ordaindu gabe, eta ondorioz, konpententziarik gabeko prezioetan saltzen zituzten.

Iruzurgileek, nazioarteko sare bat zeukaten osatuta, hala nola, Alemania, Erresuma Batuan, Pakistan, Bélgica, Portugal edota Italian.

“Bashnya” izeneko operazioa, iazko otsailean hasi zen Espainia, Portugal eta Suitzan, eta dirua zuritzea, talde kriminala osatzea, konpetentziaren eta ogasun publikoaren aurka aritzea eta dokumentu faltsuak erabiltzea leporatu zaie.

Orain arte, gama altuko 79 ibilgailu, 209 higiezin, 20 milioi euro eta 3,5 milioi litro hidrokarburoetan atzeman dizkiete.

Iruzurgileek BEZ-a ordaintzea sahiesten zuten, errenta aitorpen faltsuak aurkeztuz Ogasun Publikoan, eta horrela, diru kantitate haundiak aurrezten zituzten, ondoren, beraien produktuak oso prezio baxuetan saltzeko, konpetentziarik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea