Gizartea -

Sutea kontrolpean

Tenerifeko sutea Teideko Parke Nazionalera heldu da

Suteak 2.000 hektarea hartu ditu dagoeneko Tenerifen; La Palmako eta Gomerako sutea kontrolpean daude. Vilaflorreko 1.800 bizilagunek ebakuatu behar izan dituzte.

Sutea Teideko Parke Nazionalera heldu da. Argazkia: EFE
Tenerifeko sutea kontrolik gabe hedatzen ari da

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenerifeko irlaren hegoaldean hasitako sua uztailaren 15ean 2.000 hektarea erre ditu eta Vilaflorreko 1.800 bizilagunek euren etxeak utzi behar izan dituzte. Gainera, sutea Teideko Parke Nazionalera heldu da. La Palman eta Gomeran hasitako beste bi suteak, 220 pertsona ebakuatu behar izan dituzte bi herrialdeetan, kontrolpean daude eta bilakaera ona izaten ari dira, Kanarietako Gobernutik jakitera eman dutenez.

Vilaflorreko 1.800 bizilagun ebakuatu behar izan dituzte suteak aurrera egin duelako, eta Granadillako pabiloian egindako aterpetxe batera eramango dituzte. Erabaki hori Babes Zibileko zuzendaritzak eta Kanarietako Gobernuak hartu dute.

Hiru autobus jarri dituzte ibilgailurik ez duten Vilaflorreko 200 bizilagunentzat, eta horietatik mugikortasun murriztua duten bost Sur ospitalera eraman dituzte.

Halaber, Orotovako Udalelak ohar baten azaldu duenez, irlaren hegoaldean hasitako suteak Teideko Parke Nazionala inguratu du, eta astearte honetan bi zisterna-kamioi eta Udaltzaingoko hainbat agente bidali dituzte bertara.

Gomerako sutea kontrolpean dute jada

Sutea atzo arratsaldean piztu zen. Palmera batzuk erre diren arren, gehien kaltetutako berdegunea kanaberadiena izan da. Sutea itzaltzen, suhiltzaileen bost kamioi aritu dira, Guardia Zibil eta udaltzaingoarekin batera.

Kanariar uharteetan piztutako hirugarren sutea da Gomerakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea