Gizartea -

Migrazioa

Aita Mariko tripulazioak amaitutzat eman du bere 10. misioa

Ekainaren 25an 172 pertsona erreskatatu zituzten Mediterraneoko uretan, eta Salernon (Italia) porturatu ostean, salaketa jaso zuten agintarien aldetik "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuta. Ordutik, Sirakusan egon dira konponketa lanak egiten, baina gaur ebatzi dute misioa bukatzea.

Ekainaren 22an erreskatatutako pertsonetako batzuk. Argazkia: @maydayterraneo
Ekainaren 22an erreskatatutako pertsonetako batzuk.
Ekainaren 22an erreskatatutako pertsonetako batzuk. Argazkia: @maydayterraneo

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Marik, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen euskal erreskate ontziak, amaitutzat eman du bere hamargarren misioa, EITB Mediari tripulazioko iturriek baieztatu diotenez. 

10. misioa ekainaren erdialdean abiatu zuen Aita Marik, eta 2023ko bigarrena da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen (71 pertsona erreskatatu eta beste 40 inguru lagundu Italiako kostazainak iritsi arte).

Azken honetan 172 pertsona erreskatatu dituzte. Ekainaren 22an egin zuten salbamendua, Mediterraneoko uretan, Lampedusatik hego mendebaldera jitoan zihoazen zazpi txalupa prekariotan zihoazen lagunak erreskatatuta. Erreskatearen ostean, Italiak Salernoko portua eman zien, nahiz eta beste batzuk askoz gertuago egon.

Handik egun gutxira, gainera, salaketa jarri zioten Italiako agintariek "itsas segurtasunerako araudia urratzea leporatuta". "Azkerketa egin ondoren, eta Erromatik etorritako aginduei jarraituz, kapitainari jakinarazi diote salaketa jarri diotela, ustez urraketa hori egiteagatik. Argi daukagu hau guztia flota zibilak Mediterraneoan ematen duen laguntza humanitarioa kriminalizatzeko saiakera bat dela", adierazi zuten orduan SMHko kideek.

Ordutik, Sirakusan egon dira konponketa lanak egiten, baina gaur ebatzi dute misioa bertan behera uztea. Ez dakite, ordea, noiz itzuliko diren Euskal Herrira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Italia Aita Mari ontzia gaur Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak