Gizartea -

EUSKARA

Kontseilua: "Sententziak euskararen normalizazioaren aldeko kontsentsu zabala urratzen du"

"Euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldiaren" azken kolpetzat jo du Kontseiluak Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko Udal Legearen gainean emandako epaia.

Kontseiluaren agerraldia Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, iragan maiatzan. Argazkia: Kontseilua
Kontseiluaren agerraldia Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, iragan maiatzan. Argazkia: Kontseilua
Kontseiluaren agerraldia Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, iragan maiatzan. Argazkia: Kontseilua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalgintzaren Kontseiluak kezka handiz hartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen kontra emandako epaia, hain zuzen ere, udalei euskara hutsez aritzeko aukera zabaltzen dien araua baliogabetzen duena. Eusko Legebiltzarrak gehiengo zabalez onartutako legea izaki, Konstituzionalak "kontsentsu sozial handi hori" urratu duela salatu du Kontseiluak.

Atzo urgentziazko agerraldi batean, Kontseiluak "bereziki larritzat" jo zuen Konstituzionalaren erabakia, euskal erakundeen "erabakimenaren kontra" doala uste duelako.

Auzitegi Konstituzionalaren sententzia "euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldiaren" azken kolpetzat jo du gaur Kontseiluak, baina ez da kezka berria "euskararen normalizazio eta biziberritzea helburu duten neurrien kontrako epaiak bata bestearen atzetik heltzen ari baitira Euskal Autonomia Erkidegoan –joera hori lehenagokoa da Nafarroan". Azken sententzia honek "are argiago" utzi du Kontseiluaren arabera, "oldarraldi judizial gero eta bortitzagoa" ari dela gertatzen euskararen normalizazioaren aldeko hizkuntza politiken kontra.

Halaber, Usurbilen agerraldia egin duten alkate eta udal ordezkariei babesa adierazi die Kontseiluak. Aipaturiko prentsaurrekoan, euskara sustatzeko "lege-esparru eraberritua" galdegin du UEMAk "oldarraldi judizialari" aurre egiteko.

Bestalde, ebazpena eta euskararen aurkako oldarraldia salatzeko azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Kontseiluak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Espainiako Auzitegi Konstituzionala