Gizartea -
Osasuna
58.000 sinadura aurkeztu dituzte osasun erreformaren aurka, Gasteizen
Amnistia Internazionalak, Munduko Medikuek eta Harrera Sareak erreformaren "neurri atzerakoiak eta diskriminatzaileak" salatu nahi dituzte.
Erredakzioa
Amnistia Internazionala, Munduko Medikuak eta Harrera Sarea ekarteek 58.000 sinadura aurkeztu dituzte osasun erreformaren "neurri atzerakoien eta diskriminatzaileen" kontra, Gasteizko Lehendakaritzan.
Hiru GKE horiek Estatuko gainerako erkidegoetako gobernuen egoitzetara joan dira aldi berean Gobernuaren erreformak aurreikusten dituen neurriak ez ezartzea exijitzeko.
Erakunde horien esanetan, Espainiako Gobernuaren erreformak Nazioarteko Eskubide, Ekonomia, Gizarte eta Kultura Ituna urratzen du, izan ere, diskriminaziorik gabe osasunerako eskubidea aldarrikatzen du itunak.
Kritikatu dutenez, murrizketek adineko legez kanpoko immigranteei, gaixotasun kronikoak dituztenei, 26 urtetik gora dituzten eta Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutenei eta koordainketari aurre egin ezin dioten pentsiodunei egingo die kalte.