Gizartea -

Ezbeharra mendian

58 urteko mendizale tafallar bat hil da Anso herrian (Huesca), Gameta tontorretik jaisten ari zela

Abisua 11:15 aldera jaso dute, eta inguruan zebiltzan mendizale batzuek BBB maniobrak egin dizkiote. Huescako Guardia Zibilaren helikopteroa, Jakako GREIMeko kideak eta 061eko osasun-langile bat bertaratu dira, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizo tafallar bat hil da igande honetan Anso udalerrian (Huesca), Gameta tontorretik jaisten ari zela zerraldo erorita; berezko arrazoiengatik hil da. 

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, abisua 11:15 aldera jaso dute, eta handik zihoazen beste mendizale batzuek BBB maniobrak egin dizkiote.

Huescako Guardia Zibilaren helikopteroa, Jakako GREIMeko kideak eta 061eko osasun-langile bat bertaratu dira, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Gorpua Jakako (Huesca) gorpu-biltegira eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Mendiko istripuak Zer gertatu da Aragoin?