Gizartea -

2023ko sanferminak

Azkarra eta garbia izan da bosgarren entzierroa

Nuñez del Cuvilloko zezenek ziztu bizian (2'21'') egin dute ibilbidea, eta lasterketa politak ikusi dira Estafeta kalean. Gurutze Gorriaren lehen balantzearen arabera, bi korrikalari eraman dituzte ospitalera.

Gaurko entzierroaren une bat. Argazkia: EITB Media
Gaurko entzierroaren une bat.
Nuñez del Cuvilloko zezenen entzierro azkarrak lasterketa politak egiteko aukera eman du

2:27

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cadizko beste ganadutegi bateko zezenek, Nuñez del Cuvillokoek, hegan egin dute gaur sanferminetako ibilbidean eta atzoko marka berdina egin dute, bi minutu eta 21 segundo. Arina izateaz gain, garbia izan da lasterketa, eta Gurutze Gorriak emandako lehen datuen arabera, bi pertsona baino ez dituzte erietxean artatu behar izan, biak ala biak traumatismoengatik.  

Zezen beltz bat izan da anaien buru, eta hark eman dio erritmo bizia entzierroari. Hasieran, gorrixka koloreko beste kide bat izan du ondoan, baina azken hori labandu egin da Mercaderes kaleko kurban, eta hala, beltzak, bakardadean, jarraitu du, gainerakoak oso sakabanatuta zeudela. 

Estafeta kalean ikusi dira lasterketa politenak, animaliek korrikalari batzuk zapaldu dituztela eta, tentsio uneak sortu badira ere. 

Zezenek ez dute inor adarkatu, eta, oraingoz, bi pertsona ospitaleratu dituzte: bata, Santo Domingo aldapatik, hainbat kontusiorekin; bestea, Mercaderes kaletik, garezurreko lesio traumatikoak jota. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea