Gizartea -

GERTAKARIA

Deklaratu gabeko 1.000 tabako-paketetik gora atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan

Guztira 1.120 tabako-pakete topatu zizkioten bi maletatan banatuta Atenastik zetorren bidaiari bati.

Guardia Zibilak deklaratu gabeko 1120 tabako-paketetan esku hartu du Bilbon
Guardia Zibilak deklaratu gabeko 1120 tabako-paketetan esku hartu du Bilbon
Guardia Zibilak deklaratu gabeko 1120 tabako-paketetan esku hartu du Bilbon

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Bilboko aireportuan duen Zerga eta Muga Ataleko agenteek deklaratu gabeko 1.120 tabako-pakete atzeman zizkioten Atenastik etorritako bidaiari ukrainar bati iragan uztailaren 7an.

Agenteek ohiko kontrol batean bidaiariak zituen bi maletetan topatu zuten tabakoa, 6.000 euroan baloratuta. Kontrabandoa egotzita akta bat egin zuten agenteek, eta salaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Aduana eta Zerga Berezien Lurralde Bulegora bidali zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak