Gizartea -
Suteak Tenerifen
Suak ez du atsedenik ematen eta jada 3.000 hektareei eragin die
Suteak Teideko natura-parkera iritis eta Vilaflorreko 1.800 bizilagun euren etxeetatik atera ondoren, uhartearen hegoaldea mehatxatzen jarraitzen dute.
Erredakzioa
Tenerifeko hegoaldeko Guia de Isorako bizilagunek, euren etxeak uzteko aholkua jaso dute bertako udalarengandik, joan den igandetik sortutako suteek herri inguruan sortutako ke handia dela eta. Chirche auzoko 212 bizilagunei eragingo die erabakiak.
Kanariar uharteetako gobernuek suaren kontra jarritako esfortzuak eta medioak bikoiztu arren, sugarrek aurrera egiten dute uhartearen hegoaldean, eta jada, 1.800 hektarea daude erabat kiskalita. Gomerako eta La Palmako suteak berriz kontrolpean dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea