Gizartea -

Mendia

Euskal mendizale bat hil da Europako Mendietan erorita

Gizona (54 urte) zeanuriarra zen eta bi seme zituen. Posada de Valdeonen dagoen mendi batean izan zuen istripua ostiralean.

Vega de Liordes, Europako Mendietan. Argazkia: Angelarg293
Vega de Liordes, Europako Mendietan
Zeanuriko 54 urteko mendizale bat hil da Europako Mendietan, erorikoa izan ostean

0:38

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko euskal mendizale bat hil da Europako Mendietan erorita, Vega de Liordes aldean, Posada de Valdeonen, Europako Mendietako Leongo aldean. EITBk jakin ahal izan duenez, gizona zeanuriarra zen, eta bi seme zituen.

Ordu gutxian hil den bigarren euskal mendizalea da zeanuriarra. Atzo, beste gizon bat hilda aurkitu zuten Panticosan, bera Joxan Larrañaga zen, oso ezaguna hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.

Atzo, ostiralean, 14;00al inguruan, Gaztela Leongo 112 zerbitzuak deia jaso zuen, Vega de Liordesen aldean erorikoa izan zuen mendizale bat konorterik gabe geratu zelako.

Istripuaren berri eman zuen pertsonak azaldu zuenez, zauritua heltzeko zaila den leku batean zegoen, beraz, erreskate taldeak airez bakarrik heldu ahal ziren

Larrialdietako zentroak Guardia Zibilari eman zion istripuaren berri, eta ondoren helikopteroa bidali zuten Posada de Valdeonerantz. Bertaratutakoan, erreskate taldeak garabi bat erabili behar izan zuen jaisteko.

Handik gutxira gizona hil egin zen, eta erreskate taldeek hilotza atera zuten menditik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendizaleen istripuak Eskalada albisteak Arratia-Nerbioi albisteak