Gizartea -

Trafikoa

Motorzale bat larri zauritu da GI-20 errepidean, Errenteria parean, auto batekin talka egin ostean

Zauritua ospitalera eraman dute eta errepidea 18:30ak aldera ireki dute berriro.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat larri zauritu da eta ospitalera eraman dute GI-20 errepidean, Errenteria parean, auto batekin talka egin ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, ikertzen ari diren arrazoiengatik, auto batek eta motor batek talka egin dutenean GI-20 errepideko 2. kilometroan, Errenteria parean, Irunerako noranzkoan.

Osasun-langileak bertaratu dira, eta motor-gidaria ospitalera eraman dute. Ertzaintza ere bertan izan da trafikoa bideratzen, eta errepidea 18:30 aldera ireki dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Bizkaiko herriak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Errenteria Gaurko azken ordukoa