Gizartea -
Trafiko istripua
Irungo motozale bat hil da Nafarroako Murillo el Cuende herrian izandako istripu batean
Egun beltza Nafarroako errepideetan. Bart 34 urteko beste moto gidari bat oso larri zauritu da Aibarren.
EITB MEDIA
Motozale bat hil da asteazken goizean Murillo el Cuende udalerrian (Nafarroa) izandako istripu batean, Foruzaingoak baieztatu duenez.
Ezbeharra 12:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, NA-5381 errepidea eta N-121 errepidea lotzen dituen puntuan, auto batek eta motor batek talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz bertan hil da moto gidaria. Irungo (Gipuzkoa) 63 urteko gizon bat zen.
Atzo gauean, berriz, 34 urteko Burlatako motozale bat oso larri zauritu zen Aibarren, auto baten aurka talka eginda.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea