Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Atzerriko botoen zenbaketa, irteera operazioa eta Medikuntza fakultate berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hautestontzi bat, pasa den hauteskunde egunean. EFE.
Hautestontzi bat, pasa den hauteskunde egunean. EFE.
Hautestontzi bat, pasa den hauteskunde egunean. EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Atzerriko botoen zenbaketa: Atzerrian bizi diren Espainiako Estatuko hautesleek utzitako botoen zenbaketa gaur hasiko dira zenbatzen, 10:00etan, probintzietako hauteskunde-batzordeetan. CERAk bederatzi diputaturi eragingo lieke, eta baliteke igandean A23ko Hauteskunde Orokorren osteko gehiengoak aldatzea.

- Irteera operazioa: Guztira 505 hegaldi izango dira asteburu honetan, uztailaren 28tik, ostirala, 30era, igandea, Euskal Herriko aireportuetan, iaz baino kopuru handiagoa, orduan 479 izan baitziren. Gainera, gaurtik hasi eta abuztuaren 2ra bitartean euskal errepideetan ibilgailu asko ibiltzea espero da. 

- Medikuntzako fakultate berria: Gaur abiatuko dira, lehen harria jartzeko ekitaldiarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren lanak, Basurtuko Ospitalearen inguruan, Bilbon. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Loiuko Aireportua EHU albisteak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Gizartea Trafikoko web-kamerak Donostian Gaurko titularrak Albisteak Terapeutika-profesionalak Forondako aireportua Hauteskundeak gaur Erizaintza albisteak Udako albisteak Hondarribiko aireportua Gazteak Iruñeko aireportua gaur