Gizartea -
Donostiako Aste Nagusia
Inoizko Aste Nagusi inklusiboena eta berdinzaleena izango da aurten Donostian
Jaiak hasteko bi aste falta direnean, Donostiako Udalak inoizko Aste Nagusirik inklusiboena izango denaren programa argitaratu du.
EITB Media
Bi aste besterik ez dira falta Aste Nagusiari hasiera emateko, eta Donostiako Udalak, Jon Insausti Kultura eta Turismo zinegotziaren arabera, inoizko Aste Nagusirik "inklusiboena" izango denaren egitaraua aurkeztu du, urritasunen bat duten pertsonentzat bidertutako ekintza asko egin baitira. Kaleko ekitaldiez gain, kultur jarduerak ere izango dira antzokietan, kultur etxeetan, museoetan, Tabakaleran eta Musika Hamabostaldian.
Guztira 312 jarduera antolatu dira, publiko guztientzat bideratuta, eta horietatik 102 urritasunen bat duten pertsonentzat pentsatuta daude: Musika, Kirola, gastronomia, antzerkia, folklorea, erraldoiak eta buru-handiak, zezenak eta su artifizialak. Ekintza guzti horiek aurrea eramateko 31 jai-gune izango dira.
Inklusibitateari dagokionez, lau egunetan zehar, feriatzaileek bi orduz itzaliko dute giroko musika arratsaldean, autismoa duten pertsonen barraken ingurunea hobetzeko. Zehazki, abuztuaren 11, 16, 18 eta 21ean, barraketako musika itzaliko da 16:30etik 18:30era.
Berdintasuna eta tokiko talentua sustatzea programaren beste ardatz garrantzitsu batzuk dira, eta, horretarako, lehen soilik gizonezkoenak ziren alderdietan ikusgarritasuna eman diete emakumeei, hala nola kirol-lehiaketetan.
Jende gehien erakartzen duten ekintzak su artifizialak eta Sagueseko kontzertuak badira ere, egunean zehar beste zenbait ekintza daude, publiko guztiei bidertuta, eta horietaz gozatu daitezkeenak: Zirku tailerra, azokak, kaleko ikuskizunak, Zurriolako txirrista erraldoia…
Berrikuntza bezala aurten udalak zenbait ekintza gehitu ditu: Urumea ibaiko bisita gidatuak, "Carrusel de Pedalos – Ramón Barea Saria" jardueran "pedalei eragiteko" aukera, Emakumezkoen Pilotako Master Cupa Atano Frontoian, Joselontxos txarangaren gaueko irteera eta Antiguako frontoian egingo den Batukada Eguna.
Donostiako Piratak
Udalak antolatuko ekintzez gian, Donostiako Piratek horien egitaraua ere badaukate, eta bertan hamaika ekintza antolatu dira, publiko guztientzat bideratuta. Bertan, gaueko kontzertuez gain, artisauen azoka, abordaia, jolasak eta beste pila aurki daitezke.