Gizartea -

Madril

Neskatxa bati egindako abusuak grabatzen zituen mutil bat, atxilotuta

Gainera, atxilotuari ehunka bideo eta argazki atzeman dizkiote, haurren pornografiarekin; horietako asko ustekabean grabatu zituen hondartzetan, parketan eta bestelako leku publikoetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 27 urteko mutil bat atxilotu du Madrilen bere 6 urteko lehengusinari sexu-abusuak egin eta ‘smartphone’n grabatzeagatik.

Atxilotua familiarekin egiten zituen oporrez baliatzen zen neskari abusuak egiteko eta horiek grabatzeko; haurren pornografiaren partekatzearen gaineko ikerketa batean egin zuten topo gaztearekin.

Etxebizitza miatu eta atzemandako disko gogorrak ikertu eta gero, Poliziak hamaika artxibo aurkitu dizkio mutilari. Artxibootan, mutilak ekoitzitako bideoak topatu dituzte, horietako batzuetan bere lehengusina agertzen zela ohartu dira poliziak.

Atzemandako disko gogorrean 3.493 bideo -2 urteko haurrak ere agertzen ziren helduekin- eta 43.518 argazki aurkitu dituzte.

Ikertzaileek ez zituzten horietako artxibo asko ezagutzen, eta ez zeuden Interpoleko Haurren Sexu Esplotazioaren Biktimen Datu Basean ere agertzen.

Mutilak, kartzelan sartu dute epaileak hala erabakita, erabiltzaileen arteko zuzeneko konexioa ahalbidetzen zuen aplikazio baten bidez partekatzen zuen pornografia eta artxiboak modu ezkutuan bidali eta jasotzen zituen, harrapatuz gero, modu egokian ikus ez zitezen.

Atxilotuak zituen bideo eta irudietan, 3 eta 8 urte arteko haurrak agertzen ziren, asko ustekabean grabatuak, hondartzetan, parketan eta bestelako leku publikoetan.

Polizia Nazionalak 27 urteko mutil bat atxilotu du Madrilen bere 6 urteko lehengusinari sexu-abusuak egin eta ‘smartphone’n grabatzeagatik.Atxilotua familiarekin egiten zituen oporrez baliatzen zen neskari abusuak egiteko eta horiek grabatzeko; haurren pornografiaren partekatzearen gaineko ikerketa batean egin zuten topo gaztearekin.Etxebizitza miatu eta atzemandako disko gogorrak ikertu eta gero, Poliziak hamaika artxibo aurkitu dizkio mutilari. Artxibootan, mutilak ekoitzitako bideoak topatu dituzte, horietako batzuetan bere lehengusina agertzen zela ohartu dira poliziak.Atzemandako disko gogorrean 3.493 bideo -2 urteko haurrak ere agertzen ziren helduekin- eta 43.518 argazki aurkitu dituzte.Ikertzaileek ez zituzten horietako artxibo asko ezagutzen, eta ez zeuden Interpoleko Haurren Sexu Esplotazioaren Biktimen Datu Basean ere agertzen. Mutilak, kartzelan sartu dute epaileak hala erabakita, erabiltzaileen arteko zuzeneko konexioa ahalbidetzen zuen aplikazio baten bidez partekatzen zuen pornografia eta artxiboak modu ezkutuan bidali eta jasotzen zituen, harrapatuz gero, modu egokian ikus ez zitezen. Atxilotuak zituen bideo eta irudietan, 3 eta 8 urte arteko haurrak agertzen ziren, asko ustekabean grabatuak, hondartzetan, parketan eta bestelako leku publikoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea