Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna nagusi errepideetan, goiz zail baten ostean

Ohiko lekuetan izan dira auto-ilarak, Frantziatik penintsulako hegoalderantz doazen ibilgailu ugarien ondorioz.

N-622, A1 eta Gasteiz arteko bidegurutzea. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
N-622, A1 eta Gasteiz arteko bidegurutzea. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Auto-pilaketak izan dira hainbat puntutan, udako asteburuko zailenean

0:36

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziatik penintsularen hegoaldera doazen ibilgailu ugariek hainbat auto-ilara sortu dituzte larunbat honetako lehen ordutik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arazo horiek 07:00etan hasi dira eta zazpi kilometroko luzera izatera iritsi dira Irungo ordainlekuan.

10:30ean, AP-8ko ordainlekuan, Irunen (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan, auto-ilarak lau kilometrokoak ziren. AP-8ko Zarauzko ordainlekuan ere lau kilometroko auto-ilarak izan dira Bilborako noranzkoan.

Ibilgailu kopuru horrek berak bi kilometro inguruko auto-ilarak eragin ditu AP-1etik N-622 errepiderako sarbidean, Gasteiztik gertu, Burgoserako noranzkoan. Aurrerago, N-622 errepidetik A-1 autobiderako sarbidean ere ia hiru kilometroko auto-ilarak izan dira Gasteizen.

Gaur abiatu da, udako oporrak tarteko, irteera operazioaren bigarren fasea. Asteburuan trafiko dentsitate handiena izango da, oporretatik datozenei opor-lekura doazenak batuko baitzaizkie. 

EAEko zirkulazioaren inguruko informazio guztia, webgune honetan edo 011 telefonoan // Nafarroako zirkulazioaren inguruko informazio guztia webgune honetan edo 900 400 100 telefonoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea