Gizartea -
Nafarroa
18 urteko emakume bat atxilotu dute Iruñean adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita
13 urteko mutikoak, gurasoekin batera, salaketa aurkeztu zuen Udaltzaingoaren aurrean bart eta, horrezkero, udaltzainek emakumea atxilotu zuten eta ikerketa abiatu.
I.G. | EITB MEDIA
18 urteko emaukume bat atxilotu dute 13 urteko mutiko bati sexu erasoa egitea leporatuta, Iruñean.
Adingabeak atzo 22:00etan aurkeztu zuen salaketa, erasoa izan eta gutxira, Udaltzaingoak EITBri baieztatu dionez.
Horrezkero, Udaltzaingoak emakumea atxilotu eta ikerketa abiatu zuen, gertatutakoa argitzeko. Erasoa Gaztelu Plazaren inguruan izan zen.
Atxilotuak polizia etxean eman du gaua, eta epaitegira eraman dute eguerdian.
Deklaratu ostean, guardiako epaileak aske utzi du behin behinean, eta urruntze agindua ezarri dio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea