Gizartea -
Ramadana hasi da
Euskadiko meskita handiena ireki dute, Bilbon
Tenpluak 398 fededun har ditzake, eta Bilbo Zaharrean dago. Ramadanaren lehen egunean ireki dituzte meskita berriaren ateak.
Erredakzioa
Euskadiko meskita handiena ireki dute gaur, Bilbon, Ramadanaren lehen egunean. Tenplua Bilbo Zaharrean dago, eta 398 fededun sartzen dira bertan.
Atzealdean, tenpluak emakumeentzako txoko berezia du. Gainera, liburutegi bat ere izango du.
Meskita berria Bilbon etxebizitzen eraikin baten azpian irekiko duten azkena izango da; izan ere, Bilboko Udala tenpluak etxebizitzen azpian eraikitzea debekatuko duen araudi berria prestatzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea