Gizartea -

TRAFIKOA

N-121-A errepidea ordubetez itxi dute Baztan parean, kamioi batek su hartu ostean

Arazoa konpondu bitartean, NA-1210 errepidetik bideratu dute trafikoa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du gaur goizean Belateko tuneletan eta, ondorioz, N-121-A errepidea guztiz itxi behar izan dute ordubetez.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:30ean gertatu da 31. kilometroan, Baztan parean, eta ondorioz errepidea guztiz itxi behar izan dute, ordubetez.

Arazoa konpondu bitartean, trafikoa Belateko errepide zaharretik (NA-1210) bideratu dute trafikoa.

Bestalde, Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Baztan albisteak