Gizartea -
NODOaren albistegiaren parodia
Altsasun erregearen kontra egindako parodia artxibatu du epaileak
Pedrazek Altsasuko alkatea inputatuta zegoen kausa artxibatu du, gusto txarrekoa izan arren, kalterik egin ez zuelako.
Erredakzioa
Santiago Pedraz epaileak Garazi Urrestarazu Zubizarreta Altsasuko (Nafarroa) alkateari egotzitako kausa artxibatu du, erregearen parodiagatik, gusto txarrekoa izan arren ez zuelako kalterik eragin.
Auzitegi Naizonalak hala eskatu du “ez delako delitua egin izana behar bezala justifikatu”, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak salatu bezala irailean aurkeztutako kereilan.
“Erregea bere eginbeharrak aurkezten errepresentatzeak Estatuburu moduan, ez da delitu bat”, azaldu du Pedrazak.
Parodia irailaren 3an izan zen hiru herrialdeetan, eta pankarta handi bat ezarri zuten Altsasuko antzezlekuan, “joan daitezela pikutara” irakur zitekeen bertan.