Gizartea -

BIZKAIA

El Salvadorren mara talde bati laguntzeagatik zigortutako 44 urteko gizon bat atxilotu dute Loiun

Bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten El Salvadorren talde kriminal bateko kide izatea leporatuta. Halaber, El Salvadorko justiziak nazioarteko agindua emanda zuen, estraditatzeko.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 44 urteko gizon bat atxilotu du Loiun, El Salvadorrek nazioarteko agindua emanda baitzuen pertsona hori atxilotzeko eta estraditatzeko

El Salvadorko justiziak bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion atxilotuari, talde kriminal bateko kide izatea leporatuta. Antza denez, mara edo gaizkile talde baten kolaboratzailea da.

Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak azaldu duenez, herenegun atxilotu zuten, Bilboko Polizia Judizialak gizona Bizkaian bizi zela jakin eta haren bila hasi ostean.

Atxilotua Polizia Nazionalaren EAEko komisaria nagusira eraman zuten, eta, ondoren, Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Azken ordukoa Bizkaia Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Latinoamerika