Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Emakumezko bat hilda aurkitu dute Madrilen, indarkeria zantzuekin
Ustezko erasotzaileak leihotik bota du bere burua, eta, ondorioz, ospitaleratu behar izan dute. Guardia Zibilak dioenez, litekeena da emakumeen aurkako indarkeria kasu bat izatea.
Erredakzioa
56 urteko emakumezko bat hilda aurkitu dute Valdemoron, Madrilen, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Ustezko erasotzaileak bigarren solairuko etxebizitzako leihotik bota du bere burua.
Madrilgo Larrietarako iturriek aditzera eman dutenez, jazoera 12:00ak aldera gertatu da, Valdemoroko Estribo kalean. Bertan, SUMMAk 38 urteko marokoar bat artatu du, bere buruaz beste egin ostean.
Guardia Zibilak dioenez, litekeena da emakumeen aurkako indarkeria kasu bat izatea. SUMMAk emakumezkoaren heriotza egiaztatu du, eta gizonezkoa Valdemoroko Ospitalera eraman du. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.