Gizartea -

eguraldia

Hodei ugari espero da datozen egunetarako eta ez da gorabehera handirik egongo termometroetan

Ipar partean, tenperaturak 23 ºC-ren bueltan ibiliko dira aste hasieran, baina asteak aurrera egin ahala, termometroek gora egingo dute, eta maximoak 30 ºC-ra gerturatuko dira. Hegoaldean, termometroak 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira, eta iparraldeko haizea nagusituko da.

Zeru hodeitsua Donostiako hondartza gainean. Argazkia: EITB Media.
Zeru hodeitsua Donostiako hondartza gainean. Argazkia: EITB Media.
Zeru hodeitsua Donostiako hondartza gainean. Argazkia: EITB Media.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Meteorologia Agentziak giro hodeitsua aurreikusten du datozen egunetarako, eta termometroak bere horretan mantenduko dira, baina aste bukaera gerturatu ahala giro eguzkitsua iritsiko da. 

Asteartean, hodeiak nagusituko dira, bereziki isurialde atlantikoan, eta zirimiria egin dezake. Gainerakoan, giro eguzkitsua egongo da, baina arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke. Barnealdean, maximoak zertxobait jaits daitezke, eta iparraldeko haizea ibiliko da. 

Asteazkenean, eguraldi beretsua izango dugu. Hodeiak ugariak izango dira isurialde atlantikoan, eta euri apur bat egin dezake egunaren lehen zatian. Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitzak txikitzera egingo du eta giro argiagoa izango da hegoaldean. Tenperatura maximoak antzerakoak izango dira.

Ostegunean, zerua behe-hodeiz estalita esnatuko da eta hegoaldetik iparraldera desegiten joango dira goizean. Arratsaldean, ekaitz bakanen bat izan daiteke hegoaldean. Gainerakoan, tenperatura maximoek gora egingo dute: 30 ºC-ra iritsiko dira Bilbon, eta 26 ºC inguruan egongo dira kostaldean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak