Gizartea -

Osasuna

Honelakoak izango dira Donostiako osasun-hiriko eraikin berriak

Donostia Ospitalean beste bi eraikin eraikiko dituzte: Protonterapia Unitatea eta Kanpo Kontsulten Unitatea.

Donostia Ospitalea, artxibo irudi batean. Argazkia: EFE
Donostia Ospitalea, artxibo irudi batean. Argazkia: EFE
Donostia Ospitalea, artxibo irudi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Euskadi Irratiko estudioetan egindako elkarrizketan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du Osakidetzak 100 milioi euro inguru inbertituko dituela bi instalazio berri eraikitzeko. Instalazio horietan ezarriko dira protoien erradioterapia zentroa (Protonterapia), Onkologiko berriari gehituko zaiona, eta Donostia Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berria, eguneko ospitale bat barne hartuko duena.

Sailburuak azaldu duenez, bi eraikinak elkarren artean konektatuta egongo dira, eta baita Donostia Ospitalearekin eta Onkologikoarekin ere. Hala, osasun gune berri bat sortuko da.

Gipuzkoa pabiloiaren eta Onkologikoaren artean dagoen aparkalekuan eraikiko dute. Aurreikuspenen arabera, minbiziaren tratamendurako unitatea 2026ko martxorako egongo da amaituta, eta kontsulten eraikina, berriz, 2027ko maiatzerako.

Protonterapia Unitatean (24 milioi euro inguruko kostua du), tumoreen aurrean "abangoardiako eta doitasunezko tratamendua" eskaintzeko aukera emango duen makina jarriko dute. Makina horrek erradiazio dosia hobeto banatzea ahalbidetzen du, eta ehun osasuntsuei kalte egiteko arriskua murrizten du.

Protonterapiako makina (28 milioi euro balio du) Ospitalegunean kokatuko da, Osakidetzak kudeatuko du, eta erreferentzia izango da Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Kantabriako autonomia erkidegoetako, eta Burgos eta Soriako probintzietako herritarren osasun laguntzarako.

Sagardui: ''Donostiako protonterapia zentruak EAE osoari eta inguruko erkidegoei emango die zerbitzua''
Sagardui: ''Donostiako protonterapia zentruak EAE osoari eta inguruko erkidegoei emango die zerbitzua''
Sagardui: ''Donostiako protonterapia zentruak EAE osoari eta inguruko erkidegoei emango die zerbitzua''

2:48

Bestalde, Sagarduik azaldu duen bezala, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikina ekainean eraikitzen hastea aurreikusten da. Instalazio horrek laguntza zerbitzuak hobetuko ditu egungo joerekin bat egingo duen eraikin berrian, eta beste eremu batzuk hazteko lekua utziko du ospitalean. Proiektua abenduan amaitzea aurreikusten da, eta 72 milioi euro inguruko kostua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia bideoak Nafarroako herriak Albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea