Gizartea -
Iruzurra
Medicus Mundik bazkide bilaketa faltsu bat salatu du Nafarroan
Medicus Mundiren arabera, bere burua identifikatu barik eta telefono ezezagun bat erabiltzen ari da gizon bat, iruzurra egiteko. Bere helburua “herritarrak engainatzea” dela jakinarazi dute.
Erredakzioa
Medicus Mundik bere izenean egiten ari diren bazkide eta diru bilaketa kanpaina faltsu bat salatu du. Iruzurraren ustezko egilea gobernuz kanpoko erakundearen izenean identifikatzen den gizon bat da, nahiz eta errealitatean ez duen talde horrekin inolako erlaziorik.
Medicus Mundiren arabera, gizon hori ez da izen-abizenekin identifikatzen, eta nortasun ezezaguneko telefono bat erabiltzen du. Bere helburua “herritarrak engainatzea” dela jakinarazi dute.
Berezko bide gardenak
Erakundeak Nafarroan duen ordezkaritzak laguntza eskatu die gizon horren inguruko daturen bat daukaten herritarrei. Horretarako, 948131510 telefono zenbakia eta navarra@medicusmundi.es helbide elektronikoa jarri dute jendearen eskura.
"Momentu honetan, Medicus Mundi ez da telefono bidezko bazkide eta diru bilaketa kanpainarik egiten ari, eta helburu horretarako egiaztatu daitezkeen berezko bide gardenak" dituela azaldu du komunikatu batean.