Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Hilik aurkitu dute Baigorri eta Donibane Garazi artean galdutako txirrindularia
76 urteko gizona goizean atera da etxetik eta itzultzen ez zela ikusita, desargepena salatu du familiak. Istripuarena da heriotzaren hipotesi nagusia, bidetik aterata baitzegoen gizona, zuhaitz baten kontra kolpea hartuta.
EITB MEDIA
Hilik aurkitu dute larunbat arratsean, goizetik Baigorri eta Donibane Garazi inguruan galduta zegoen txirrindularia, 76 urteko gizonezkoa.
Gizona goizean atera da ohiko itzulera egiteko,, eta normalean eguerdirako itzultzen zen etxera. Gizona bueltatzen ez zela ikusita, haren familiak Frantziako Jendarmeria ohartarazi du.
Jendarmeriak azaldu duenez, istripuarena da heriotzaren hipotesi nagusia, Irulegiko iblibidearen inguruan bidetik aterata baitzegoen gizona, zuhaitz baten kontra kolpea hartuta.
Lurreko patruilak eta helikoptero batek hartu dute parte bilaketa lanetan.