Gizartea -

Suteak Gironan

Zigarro-puntak botatzen dituztenak salatzeko eskatu du Generalitateak

Kataluniako gobernuak, axolagabekeriak argazki bidez jasotzeko eskatu die hiritarrei, eta gaizkileak identifikatzeko ahal duen guztia egingo duela esan du, baita DNA froga ere.

Lau pertsona hil dira jada Gironako suteetan

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako barne kontseilariak, Felip Puigek esan du, bi suteak itzali gabeko zigarro-puntengatik eragindakoak izan direla. Gertaeretan, hori egin dutenen axolagabekeria dagoela dio batetik, eta bestetik gogoratu du, negu lehor baten ondorioz, erretako basoaren ahuldadea agerian geratu dela. Kontseilariak gaineratu du, trafiko arauen haustea salatzeko moduko ekintza dela zigarro-puntak errepidera botatzearena, eta beraz, telefono mugikorrekin ateratako argazkiek balio dutela poliziari ibilgailuaren matrikula egiaztatzeko, eta ondoren, behar izanez gero, lekuko gisa ere azaltzeko. Mota honetako kolaborazioak, era horretako tragediak ekiditeko balio dutela esan du.

Puigek ohartarazi du, aparkalekuetan ez dela zigarro-puntarik bota behar, ezta hautsontziak hustu ere. Azaldu du, Pertuseko sutean esaterako, zigarro-punta ugari aurkitu zirela, eta hauek eraginda hartu zutela sua kanaleko hostoek, eta ondoren, suak, 6Km/orduko abiadura hartu zuela, suhiltzaile batek hartu dezakeena baino lau aldiz gehiago.

Une hauetan, sua kontrolpean izateko lanetan dabiltza. Arratsalderako perimetroa egonkortzea espero dute, erabateko kontrola izateko.

Diligentziak

Bestetik, Figuereseko 6. instrukzio epaitekiak, hainbat izapide ireki ditu igandean La Jonquera eta Portboun sortutako suteen inguruko guztia ikertzeko. Ikerketen artean, bat bereziki, sutean hildako pertsonen ingurukoa izango da, heriotzen arrazoiak aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea