Gizartea -

RUBIALES AUZIA

Gobernuak Rubiales kargutik kentzeko eskatuko du Kirol Auzitegiak haren aurkako prozedura abiatzen duenean

Kultura eta Kirol Ministerioaren esanetan, legeak ahalbidetu bezain laster jardun du Espainiako Gobernuak.

Miquel Iceta Espainiako Gobernuko jarduneko Kultura eta Kirol ministroa. Argazkia: EFE
Miquel Iceta Espainiako Gobernuko jarduneko Kultura eta Kirol ministroa
Miquel Iceta Espainiako Gobernuko jarduneko Kultura eta Kirol ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Iceta Espainiako jarduneko Kultura eta Kirol ministroak gaur aurreratu duenez, Espainiako Gobernuak Luis Rubiales kargutik kentzeko eskatuko du Kirol Auzitegi Administratiboak haren aurkako prozedura abiatzen duenean.

"Salaketa tramitera onartu eta 48 orduren buruan, Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) zuzendaritza deitu eta bertan presidente ohiaren behin-behineko kargugabetzea eskatuko dugu, Auzitegiak behin betiko erabakia hartu bitartean", esan du Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Ministroaren arabera, prozedura hori atzo abiatu zen, eta gaur goizean bertan Auzitegiak hainbat dokumentu eskatu dizkio Espainiako Gobernuari. Horren aurrean, erabakia lehenbailehen etortzea espero duela erantsi du.

Kultura eta Kirol Ministerioaren esanetan, legeak ahalbidetu bezain laster jardun du Espainiako Gobernuak. "Erantzuteko garaian azkarrak eta eraginkorrak izan behar dugu", gaineratu du, betiere "juridikoki zorrotzak" izanda.

Edozein kasutan, Auzitegiak "hain gertakari larrien" inguruko salaketa aintzat hartzea espero du Icetak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak