Gizartea -

Eurien ondorioak

Lau familia ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi ondoren

Azken egunetako eurien ondorioz, harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.

Mendi-magaletik erori diren harriak. Argazkia: Donostiako Udala
Mendi-magaletik erori diren harriak. Argazkia: Donostiako Udala
Mendi-magaletik erori diren harriak. Argazkia: Donostiako Udala

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau familia etxetik ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi eta gero.

Udaletik azaldu dutenez, azken egunetako eurien ondorioz harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.

Hori dela eta, badaezpada, 10 pertsonak etxetik kanpo pasatuko dute gaua, eta Udalak hotela eskaini die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak