Gizartea -

EZBEHARRA

Uretan zegoen gorpu bat erreskatatu dute Donostian, Zurriola parean

Sorosleek atera dute gorpua uretatik, eta larrialdi-zerbitzuak saiatu diren arren, ez dute bere onera ekartzea lortu.

Ertzaintzaren bionboa, Zurriolako hondartzan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Ertzaintzaren bionboa, Zurriolako hondartzan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Ertzaintzaren bionboa, Zurriolako hondartzan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona baten gorpua erreskatatu dute gaur arratsaldean Zurriolako hondartzan, Donostian, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Sorosleek erreskatatu dute, eta osasun-zerbitzuak suspertzen saiatu diren arren, ez dute lortu.

Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa. 18:45 aldera jaso dute abisua, eta agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak