Gizartea -

Manchester-Roma

11 urteko ume batek kontrolak igaro eta Erromara arte joan da bakarrik

Inor ez zen konturatu Liam bakarrik zihoala, bere alboan zeuden bidaiariak umearen egoeraz konturatu ziren arte.

Fuimicinoko aireportua. Artxiboko irudia
Fuimicinoko aireportua. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urteko ume batek Manchesterreko aireportuko segurtasun kontrolak igaro eta Erromara arteko hegaldi bat hartu zuen bere gurasoek jakin gabe. Bakarrik eta dokumentaziorik gabe egin zuen ibilbide guztia.

Hedabide britainiarrek informatu dutenez, Liam Corcoranek berea ez zen familia baten atzetik joan zen, eta behin galduta zegoela, ez zuen arazorik izan segurtasun pertsonalaren aurretik kontrolak bakarrik eta pasaporte ezta txartelik gabe igarotzeko. Azkenean, Jet2 konpainiaren hegaldi batean jesartzea lortu zuen.

Inor ez zen konturatu Liam bakarrik zihoala, bere alboan zeuden bidaiariak umearen egoeraz konturatu ziren arte. Momentu horretan tripulazioari gertatutakoa azaldu zioten eta jarraian kapitaina lurreko agintariekin jarri zen kontaktuan.

Ordu batzuk geroago, hegazkinak Erromako Fuimicino aireportuan hartu zuen lur, eta Liam hegaldi berean bueltatu zen Manchestereraino.

Bueltan, astearte arratsaldeko zortziak aldera, bere amarekin batu zen.

“Arazo oso larria”

Manchesterreko aireportuko ordezkari batek arazoa adingabekoaren dokumentazioaren berrikusketa “oker” baten ondorioz sortu zela aipatu du, bai segurtasun kontrolean baita hegazkina hartzeko atean.

“Aireportuko eta airelineako arduradunak zer gertatu den ikertzen ari dira”, esan du ordezkari batek. Horrez gain, ikerketak dirauen bitartean terminaleko zein konpainiako zenbait langile baztertu dituztela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea