Gizartea -

Eguraldia

Larunbatera arte luzatu dute abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, tenperatura altuengatik

Larunbatetik iganderako gauerdira arte egongo da indarrean, eta tenperatura maximoak 31 edo 33 gradura irits daitezke toki horietan.

Hiru pertsona bainua hartzen, Getxoko hondartza batean. Artxiboko argazkia: EFE
Hiru pertsona bainua hartzen, Getxoko hondartza batean
Hiru pertsona bainua hartzen, Getxoko hondartza batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak larunbatera arte luzatu du abisu horia tenperatura altu iraunkorragatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gaur, osteguna, abisu horia indarrean egongo da egun osoan Bizkaian eta Gipuzkoan, tenperatura altuengatik. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak 29 gradukoak izango dira kostaldean, 32koak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako iparraldean, eta 30ekoak lurraldearen gainerakoan.

Ostiralean, 29 graduko maximoak espero dira kostaldean, 32koak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako iparraldean, eta 30 gradukoak Arabako gainerako zatian.

Larunbatean, tenperatura maximoak 29 gradukoak izan daitezke kostaldean, 31koak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako iparraldean, eta 28-29 ingurukoak lurraldearen gainerakoan.

Abisu horia larunbatetik iganderako gauerdira arte egongo da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan eta Iparraldean, ostera, ez dute abisurik aktibatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak